sábado, 2 de agosto de 2008

El Poemen poema de Jon Arzallus Eguiguren

Para un Homenaje a las Víctimas del Franquismo, que a mediados de la década de 1980/90 del siglo pasado se hizo, se editaron dos antologías poéticas: La Memoria y la Sangre y la Antología Poética Vasca. Para esta última se compuso un collage sacando versos de poetas que salieron en 'La Memoria y La Sangre'. Luego no salió editada esta composición. Para recordar a esas victimas, para luchar contra el olvido y para que el trabajo de traducción de Jon Arzallus no permanezca arrumbado en un cajón, publicamos esta composición en euskera que, repetimos, tradujo al castellano.


Ahazteari gogor (Poemen poema)

Ahazte erazka urratzeko,
oroimena eta ixuritako odola
laguntzeko,
ingude gainean darion
soinua lez aldarrikatzen dugu:
antología hau.
Geure hilengatik eskatzen dizuegu
eta ludia isilduko da!
Hildakoen kopa garratz bakartiarengatik,
hilen hagal babesgabeagatik!
Lantza herdoilduz heriotza zeharpasa
eta gure bila datoz berriro
sufrikarioa eta bere mantua
baina ez dugu amor eman oraino.
Gerrate bat galdu zela diote.
Etorkizunik gabeko gizon aldrek izatea,
galdu zuten.
Auskalo nola zebilen garaietan
tajotik bizi eta txiro izatea,
egun bederen
milagro handiagoa da oraino
arrain eta ogiena baino,
zerbait mahairaino ekarri eta
denei iristeraino luzatzea hura.
Ixtean beti norbait
hiltzen duen
urrezko ate justuaren
kontra jarraitzen dugu;
gapirio, giltza eta katea
guztien ere kontra.
Beharko litzateke konta:
nola soldatu bat hil zenean,
urrun,
itsasoa leihoraino igo
eta agazkiaren kontra
egin zuen negar.
Behar zen kontatu baita.
Hara begi atzarri
azken irudien biltzaileak
75 eko irailaren 27 ko
bost bihiburu gazteenak.
Hilen dantza madarikatuaren putza
polbora goizalbakoa!
Gose luzeen aldi motz.
Betiko gogoan geldituak.
Bizkarreaan daratzat. Ez duk ikusten?
Kateaz eta sufrikariozko ibai hantua.
Aldabahots beldurgarri gauekoen,
heriotze luze horma artekoen denborak
(Nolako Miguel sailak!)
Oinaze, izatedun guztiaren ziztari
iraunkorra;
gizon, gizalba bera eskuhartzen
bahitzen, bortxatzen
eta erraietako argia ere
ohozten diozutenak.
Zenbat ginga argik ez gaitu
kutxilo ametsetan murgildu
desfile triunfarien aurrean.
Gaur ordea heroearen ametsak derabiltzagu,
trebatua bait du bihotza
izuikaren ingudegain,
guri izenak ipintzeko
Jaun Bere Fusilarisimoak
utzitakoetan.
Aldiz, itsua bait da odola
eta hor daude hilak
gogaikarrriko arrendeika;
mamuen kabixuloa bixilekutzat
hartu duten ezezagunak,
oinazeak eta turturak
eskuloturik,
Frankok berak
Espainietako kaudillo,
sutegiko ingude eta mailu zenak,
bonbardeoek,
Konbatiente liluratien oihuek
eta mendiak bete hilek
kondekpraturiko
errementari zenak erasotakoak.
Izugarri sinplea da gainerakoa guztia:
ur naturala iturriaren irudikoa
(eguntxintean karraxiak. Larrugorritan bizkarrak.
Gainerakoan dena berez...
Hilerrietako murrailak pirikortez betedira.
Bekokietan daukagu hildakoen zigilua
pisuago existentzia baino.
Zeren ez bait da
hildako bat bakarrik
hildako balio duenik.
Har ezazue bestela baten sabia lodia,
bota itsasora
eta ikusiko duzue nola
ekaitzak baretzen dituen!
Beste bat izan zen ordea,
haien bizitzako historia
eta beste bat
itsasontziarena ere.
Lugorriari loturik dagoen
aspirileko arrosarena bezain zaila
izan zen garaipen bakoitza,
zeren ez bait da
borobila gure lurra
patio karratu bat baizen
arte tzarrez korapilatua
(garrote makurra
martxoaren bila, Puig Antich)
Elur sailak ebakiz
zetorren udaberria
eta egunak haanrrak baino lehen
geratu zen ixuria
betiko.
Garbitu ta garbitu
jarraitu zuten harakinek;
Sanson Carrasco, tatar eta arloteek,
mentura guztien.
Ezdut ahaztuko harakina
herri bat osoa duzula hila.

Hitzondoa
Halabaina biktimek
badute ganibeta,
hala dio egun berriak,
ala adazka berdeak eta
hala lore dirdiratiak.
Ez gaude bilutsik.
Lurra bera bezain handi
bait da gure ametsa.
Xoriak isildu baino lehen
altzako da ahotsa:
Begira aurrera, ene semeok,
oihuak korrituko du Iberia
hezurrik hezur.
Begira aurrera!
Jaso gogoan eta idatzi berriro
histiriako hormetan.
Azken negozotinekin
kuzkurturiko ukabilak.
Begira aurrera!
Linu ta olibaren,
asfaltoa eta makinen semeok.
Nirnari daude oraino izarrak.
Hor dirau, nozki, alanbresareak.
Ordea egun batez
gurekin egongo zarete
zeuok gura zenuten lez.
Ez da gelditu borroka.
Eskuetako kataiok berok
nahi ditugu eten denok.
Eta jakin!
Jakin gero ondo!
Eta grabatu oroitzapenaren
begi zabalietan!
Hori posible soil soilik
kontahala odol errkek
ebaki dutelako heriotza bitan.
Abestu du etxe guztiak
sugeak ihesegitean.
Ara Mateix,
Hainbat ziurtzari
neurria hartzeko unean
gaude agian:
baztertu bait da odola ilunpetara.
Eman diezaiogun Nerudarekin bukaera.
Ezagutuz egin dezagun bidea
unkituz zuzentasuna,
zorroztasuna izan dadin
pozaren baldintza
eta menderaezinak zaitezen horrela.

No hay comentarios: